BILDUMA HIZTEGIA

diagnóstico de igualdad (es)

Berdintasun-politikak



Esparru (lurralde, erakunde, enpresa, kirol-talde...) jakin bateko emakumeen eta gizonen unean uneko berdintasun-egoerari buruzko diagnostikoa, berdintasun-plan bat egin aurretik esku hartzeko premia handiena duten alorrak detektatzeko egiten dena. Berdintasun-plan bat egin aurretik, eragin nahi den esparru horretan berdintasunak duen egoeraren diagnostikoa egiten da.



Oro har, bi eremutako berdintasun-planak bereizten dira. Batetik, administrazio eta erakunde publikoek sustatutakoak, ekonomian, kulturan eta gizarte-bizitzaren zein bizitza politikoaren esparru guztietan eragitea helburu dutenak. Berdintasun-plan horien eragin-esparrua askotarikoa izan daiteke: udala, udalerria, probintzia, erakunde autonomoak eta abar.

Bestetik, erakunde edo enpresa pribatuek bultzatutako berdintasun-planak daude, helburu dutenak emakume langileen parte-hartze aktiboa sustatzea eta sexuak eragindako diskriminazio oro ezabatzea, hala nola soldata-arrakala, kristalezko sabaia, zoru likatsua, segregazio horizontal eta bertikala, sexu-jazarpena, jazarpen sexista eta abar.

Hiztegi-unitateak